XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure eskolan tokiko berri ikasi baligute, Errusia edo Ameriketako historioa bezen arta handirekin, ez zitekeen horrelakorik gertatuko, lur horren jabeak jakinen baitzuen zer ziren harri horiek.

Dena den gu baino 5.000 urte lehenagoko Heletarren lekuko dugu triku harri hori.

Luhusoko aldean, Baiguran, bada iruin harri bat etzana: iruin harriak ziren zedarri batzu.

Iruin harri hortarik hurbil lehenagoko artzainen etxola aztarna edo herrestoak: denboran, Garaziko mendietan bezela, Heletako artzainek urtearen parte bat mendian pasatzen zuketen.

Garraldan bada Tumulo bat.

Hau ere harrespilak iduriko hil hobi bat, garai beretakoa

Muane kaskoan bada harri meta bat, ez baita naturala.

Blot medikuaren arabera tumulo bat da.

Urrutibehetiren arabera, lehenagoko kapera bat.

Lekorneko mugan, Zihorri mendixka, ezponda edo mugaz inguratua da.

Tokika frango ezeztatuak, bainan pentze batetan lehenago zen estatu bertsuan daude oraino.

Zihorri, mendigaztelu bat da.

Gaudeul jeneralak ikertu baititu mendigazteluak, protohistorioan, beraz Jesu Krixto baino lehenago, Euskaldunen ihesleku ziren, gerlak bazirelarik.

Makilak, azkonak (lances)eta geziak (fleches) baizik ez baitzituzten gudukatzeko, muga bat aski zen etsaia geldi arazteko.

Etsaia muga xut bati goiti joanki zelarik, ez zezakeen gainetik joka ari zitzaionari ihardoki.

Bestalde, hesi bat egiten zuten mugan, eta hesiaren gibelean gorderik zeuden: azpitik heldu zenak ez zuen ikusten non ziren gordeak.

Lehen Heletarren aztarna horiek erakusten digute gutienez lau mila urte hontan bizi direla gizonak Heleta aldean eta Jesu kristo baino lehenago herri bat bazela: Zihorrin egin diren lanak egiteko orduko tresneriarekin, behar zen jendea, eta jende ainitz.